A BC3 Research initiative

KLIMAGUNE
Forum for informal discussion on Climate Change


Photo: Dreamstime

Klimagune Workshop 2017 ekimenak topaketa zientifiko berritzailerako foro izan nahi du eta klima-aldaketarekin lotuta dauden hainbat profil bildu nahi ditu, hala nola, zientzialariak, maila ezberdinetako kudeatzaileak, enpresa pribatuak, komunikazio-arloko profesionalak, ingurumen, gizarte eta garapenarekin lotutako gobernuz kanpoko erakundeak eta herritarrak, orokorrean. Foro honen helburua da elkarrizketa eraikitzailea sortzea, ezagutza zientifikoa, kudeaketa eta gizartearen parte-hartzea klima-aldaketaren aurrean egin beharreko lanean uztar daitezen errazteko, diziplinazko hesiak gainditu eta ikuspegi partekatua eraikitzea.

Gaur egunera arte, hainbat zeharkako gai jorratu izan dira, alegia, Egokitze estrategiak Euskal Herri mailan, Ekonomia berdea, Iraunkortasunerantz egin beharreko trantzisioak, Landa-ingurunearen aukerak eta erronkak klima-aldaketaren aurrean edo Klima aldaketa zientziaren komunikazioa.

Klimagune Workshop zortzigarren edizioa 2019ko ekainaren 7an ospatuko da Bizkaia Aretoan, Bilbon. Klima aldaketak hiri egokitzen plangintzetan ekarriko dituen erronkei helduko dio aurtengo edizioak. PROCESA proiektuaren baitan antolatutako jardunaldiak Trantsizio ekologikorako Ministerioko Biodibersitzate Fundazioaren babesa du.

Jardunaldia Dr. Eric Chu hitzaldiarekin hasiko dugu, hiri erresilientzian eta adaptazioan aditua, zientzia eta praktikaren erlazioak aztertuko ditugu eta hauek nola lagundu dezaketen adaptazio erronkei aurre egiteko eta aukera berriak sortzeko. Ondoren, Europako hirien gaur egungo egoerak aztertuko ditugu eta PROCESA ikerketa proiektuko emaitza nagusiak aurkeztu, Espainiako hirien adaptazio politiken egoera ebaluatu dituen proiektua. Jardunaldiaren bigarren zatian hirien erronka nagusiak izango ditugu aztergai, Murtzia, Bartzelona eta Donostia hirien esperientziak azalduz.

Ikuspuntu aplikatu batetik, udalerrietako teknikari eta kudeatzaileei, ikertzaileei, enpresei edota klima aldaketaren baitan sartuta dauden organizazioei zuzendutako jardunaldia da eta ikuspegi eta plangintza lokalaren praktikan eta klima aldaketa hirietako erabakien integratzean interesatu egon daitezkeenei.

Klimaguneren xedeak

 

Zientzia-aurrerapenei buruzko ezagupenak eta berriak partekatzea, horretarako Euskadin klima aldaketaren arloan lanean ari diren ikerkuntza-taldeen, elkarteen eta erakundeen arteko lankidetza-planak eta sinergiak sortuz.

Balioa sortzea bultzatzea, zientzia proiektuak garatzearen bidez edo ezagupenak euskal gizarteari transferitzearen bidez.

Klima aldaketari buruzko informazioa, zorroztasunean oinarritutakoa, partekatzera eta zabaltzera bideratutako ekimenak bultzatzea.

Babestua:

We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options. If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.

ACEPTAR
Aviso de cookies