Hizlariak

Dr. Eric Chu

School of Geography, Earth and Environmental Sciences, Birminghameko unibertsitatea, UK

Eric Chu ikertzaileak klima aldaketaren esparrutik hirien urbanismo politikak diseinatzen eta planifikatzen esperientzia handia du. Adaptazioaz eta erresilientziaz idatzi du, bereziki aldaketa sozio-espazialen, garapen politiken, gobernantza entseguen eta hego hemisferioko ingurumen justiziaren arazoen inguruan. Birmingham Unibertsitateko irakaslea da. Eric Chu IPCCko seigarren txosteneko II Lan taldeko autore nagusia da.

Silvia Fernandez – Campa de Luis

Fundación Biodiversidad-eko proiektu koordinatzailea

Trantsizio Ekologikoko Ministeritzako Fundación Biodiversidad (FB) erakundean, kontserbazio eta klima aldaketa egokitzapenera zuzendutako proiektu eta laguntzen kudeaketa koordinatzailea da.

2005ean FBn hasi zen lanean Nazioartea koordinatzen, Europako Gizarte Funtsa eta Empleaverde programa kudeatzen. Lehenago, ingurumenerako Europar Batasuneko finantziazioan lan egin zuen, sektore publiko eta pribatuan. Latinamerikarekin ere kooperazio internazionalean lan egin du.

Bizkaitarra, Zuzenbide lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, Bruselaseko Unibertsitatean Europaren integrazio masterra lortu zuen eta Madrileko EOIn Ingurumen Kudeaketa Masterra.

Silvia Fernandez
????????????????????????????????????

Petya Pishmisheva

Klima egokitzapenean aditua

Petya Pishmisheva egokitzapen prozesuetan esperientzia handiko profesionala da. Egokitzapen ezagutza-tarteak lehenesteko metodologiak sortu ditu, lurralde azpiko mailan aplikatzen dena nazioartean. Arriskuen osoko kudeaketarako, muturreko gertakarien eta kalte ez-ekonomikoak kalkulatzeko hainbat baliabiden garapenean parte hartu du. Petyak, Nazio Batuen Klima-aldaketarako Esparru Konbentzioaren egokitzapen eta loss and damage prozesuetan lan egin du.

Egun, Klima eta Energiarako Alkateen Itunean dabil, monitorizazio eta ebaluazio-esparrua garatzen eta honekin lotutako gaitasun ekimenak, batez ere klima-aldaketaren egokitzapenari dagokionez.

Petya Municheko Unibertsitate Teknikoan ikasi zuen eta Frankfurteko Finantza eta Administrazio eskolako aditua klima eta energia berriztagarrien finantzetan.

Marta Olazabal

BC3ko ikertzailea

Marta Olazabal BC3ko ikertzailea da, hirien jasangarritasunean, erresilentzian eta klima aldaketako gobernantzan espezializatua. Marta Ingurumen Ingeniaria da eta Lurralde Ekonomian du doktoretza. 8 urtez Tecnalia E&Dn egin zuen lan eta 2012an BC3n hasi zen lanean. 2003tik, diziplina anitzeko proiektutan lan egin du bere esperientziaz klima aldaketara egokitzapen kudeaketak osatzen lagundu du, marko berritzaileak eta hiri mailako politika formulazioak sortuz.

 

Marta Olazabal 06
Estibaliz Sanz 01

Estibaliz Sanz

BC3ko ikertzailea

Zuzenbide lizentziatua eta Urbanizazioan diplomatua, lan esperientzia handiarekin, bereziki sektore publikoan, urbanismo eta klima aldaketan. 15 urtetan klima aldaketa planak eta estrategien elaborazioan parte hartu du, Bilboko Kima aldaketaren aurkako bulegoa zuzendu zuen, lehen eskutik klima-aldaketak lurralde eta hiri plangintzan dituen aukerak ezagutzen lagundu dio. Gainera, europar mailako proiektu desberdinetan parte hartzeko aukera izan du, Horizon 2020, Urban Innovation Actions eta LIFE, egokitzapenarekin eta hiri-plangintza iraunkorrarekin lotuak.

Doktoretza tesia burutzen dabil klima-aldaketaren integrazioa politiketan eta udal-plangintzan UICek eta BC3k zuzenduta. Gainera, BC3ko adaptazio ikerketa lerroko Europa mailako proiektuen koordinazioan eta euskarrian dabil.

Mª Carmen Hernández González

Murtziko Udaleko Klima Aldaketa eta Energia Agentzia Lokaleko zuzendaria

Murtziako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua. Zientzia Politikoetan eta Administrazioan sari bereziaren irabazlea izan zen Murtziako Unibertsitatearen eskutik. “Murtziako Praktika Eskola Juridiko” Master diploman aipamen berezia lortu zuen. Graduondoko ikasketak “Merkataritza-Zuzenbideko gaur egungo gaietan” egin zituen eta honi ezker ikertzaile nahikotasuna aitortu zioten. Murtziako Unibertsitateko Ingurumen Babeseko Programaren doktoregoa da. Iltretik kolegiatua eta 1993tik Murtziako abokatuen elkartekoa. Murtziako udaletxeko funtzionarioa 1996tik, eta 2018an udaletxeko Klima Aldaketa eta Energia Agentzia Lokaleko zuzendari izendatu zuten.

M CARMEN HERNANDEZ
IrmaVentayol

Irma Ventayol i Ceferino

Plan Climaren koordinatzailea, Bartzelonako Udala

20 urte baino gehiago daramatza jasangarritasunean lanean. Gaur egun, Bartzelonako udaleko Jasangarritasun Bulegoko koordinatzailea da. Hiriko hainbat proiektu estrategikoetan parte hartu du, Plan Clima( koordinatzailea), Plan del Verde y la Biodiversidad, Plan Director Urbanístico edo Barcelona + Sostenible 012-2022 (Agenda 21).

Aurretiaz (2007-2009) Estudi Ramon Folch Gestió i Comunicació Ambiental SL proiektuko burua izan zen, gestio eta ingurumen plangintza estrategien proiektuak koordinatzen, eraikuntza jasangarria, energia eta klima aldaketan. Aldez aurretik (2001-2007) PricewaterhouseCoopers-eok gerente eta ingurumen aholkularia izan zen, zeinetan jasangarritasunean eta erantzukizun sozial korporatiboan lan egin zuen.

Mª Mar Alonso

Udalsarea 2030ko koordinatzailea, Ihobe

Kimika Zientzietan lizentziatuta Euskal Herriko unibertsitatetik. 25 urtetik gorako esperientzia Ihobeko Ingurumen sailean. 2002tik gaur egun arte Udalsarea 2030 bitartez Euskal Herriko herrietako garapen jasangarrien prozesuak koordinatzen ditu. Bere eginkizun nagusia sareak kudeatzea da; planifikazio eta gestio metodologien garapenak, laguntza erremintak garatzen, gaitasun teknikoak, tokiko berrikuntzak sustatzeko eta difusioko akzioak sustatzeko, esperientziak elkarbanatuz eta praktika egokiak identifikatuz.

2006tik, Ingurumen Saileko diru-laguntza teknikoa koordinatzen ditu, klima-aldaketako, biodibertsitateko, lur kutsatutako, Ingurumeneko Departamenturako laguntza teknikoa artean beste.

MariMarAlonso

Ana Juaristi

Osasun Ingurumenaren eta Iraunkortasunaren Zerbitzu-burua, Donostiako udala

Farmazian lizentziatua eta osasun publikoan masterra, ingurumen eta ingurumen-plangintzako gestioan. 1996tik Donostiako udaletxean lan egiten du eta gaur egun Osasun Ingurumenaren eta Iraunkortasunaren zerbitzuen parte da, estrategiak eta proiektuak garatuz. Klima aldaketarako mitigasio eta adaptazio esparruetan, agenda 21, energia eraginkortasunean, biodibertsitatean, elikagai estrategian, ondareen aurkako prebentzioan, erosketa berdean eta ingurumen osasunean proiektuak burutu ditu.

FranciscoGarcia

Francisco García Sánchez

Arkitektoa, Fundación para la Investigación del Clima (FIC) eta Kantabriako Unibertsitatea (UC)

UPC, UPV, eta UCko aipamen internazionaldun doktorea, “Planeamiento Urbanístico y Ordenación del Territorio”-ko irakaslea da. 20 urteko esperientzia profesionalarekin, FIC-eko kolaboratzaile teknikoa da, mitigasio eta klima aldaketarako proiektuak burutzen. Bere ikerketak jasangarritasun eta egokitzapen ikasketara eta hirietan ezartzera zuzenduta daude. BID Colombia-n (Popayán y Sincelejo), Guatemala-n (Quetzaltenango), CAF-n eta Agencia Francesa de Desarrollo en Galápagos y Loja-n(Ecuador) burutu ditu bere ikerketak.

We use cookies of our own and of third parties to improve our services and to be able to offer you, by means of web browsing analysis, the best options. If you continue browsing, we assume that you agree to their use. For further information, please click here.

ACEPTAR
Aviso de cookies